232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

NAFARROAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALA

Hautagaitzak aurkezteko epea irekitzea, Batzar Nagusian hutsik geratu den kargua betetzeko (uko egiteagatik)

Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Batzar Nagusiak, 2024ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen batzarreko lanpostu bat hutsik geratu dela deklaratzea (Industria Taldea, 4. kategoria), kargu hori betetzen zuen kideak uko egin baitio.

Aditzera ematen da, Batzar Nagusiko kide izateko hautagaitza aurkeztu ahal izanen dutela Industria Taldea (4. kategoria) osatzen duten hautesleek, hilabeteko epean, komunikazio hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren Barne Araubideko Erregelamenduaren 71. artikuluan.

Iruñean, 2024ko urriaren 29an.–Lehendakaria, Javier Taberna Jiménez.

Iragarkiaren kodea: P2415927