2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Zuzeneko okupatzea Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa areako SGV-2 delakoari atxikitako 1. poligonoko 317. lurzatia. Behin betiko onespena
Atarrabiako Udalak, 2024ko urriaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, arauzko quorumarekin eta aho batez, honako erabaki hau hartu zuen gai-zerrendan sartutako gai bati buruz ("Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa areako SGV-2 delakoari atxikitako 1. poligonoko 317. lurzatiaren zuzeneko okupazioaren espedientea hasiera batez onesteko akordio-proposamena")
Lehenbizikoa.–Aurkeztu diren alegazioak ebaztea, talde prestatzailearen eta Idazkaritzaren txostenetan oinarriturik. Txostenok, hain zuzen, sartuta daude Atarrabiako Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa areako SGV-2 delakoari atxikitako 1. poligonoko 317. lurzatiaren zuzeneko okupazioaren espedientearen dokumentazioan, eta erabaki honi erantsi zaizkio, egindako alegazioak ezesteko oinarri gisa; hori guztia, aipatutako agirietan ezarritakoarekin bat.
Bigarrena.–Onestea behin betiko zerrenda bat, jasotzen duena "Iongraf SA"ren (IFZ A20022182) jabetzako zer ondasun eta eskubide ukitzen dituen Atarrabiako Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa areako SGV-2 delakoari atxikitako 1. poligonoko 317. lurzatiaren zuzeneko okupazioak, haiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen baita. Hona hemen zerrenda:
Ukitutako finkaren deskripzioa.
Atarrabiako 1/317 katastro-lurzatia, Iongraf SAren titulartasunekoa (IFZ: A20022182), 6.085,72 m²-ko azalera du katastroaren arabera, eta iparraldean, ekialdean eta mendebaldean Errondoa kaleak eta hegoaldean Arga kaleak inguratzen dute.
FINKA ZENBAKIA | KATASTROKO DATUAK | ERREGISTROKO DATUAK | UDAL-MUGARTEA |
Poligonoa | Lurzatia | Azalera | Liburukia | Liburua | Folioa | Finka |
00-1 | 1 | 317 | 6085,72 m² | 2848 | 39 | 117 | 2015 | ATARRABIA |
2392 | 15 | 79 | 570 |
Finka errentamenduetatik libre eta okupatu gabe dago.
Hirugarrena.–Okupazioak ukitutako titularrari, Iongraf SAri (IFZ: A20022182), dagokion aprobetxamendu subjektiboa U.0-3 unitatean gauzatuko dela xedatzea, AR-2 banaketa arearen barruan, erabaki honen II. eranskinean jasotakoaren arabera.
POLIGONOA (Aprobetxamendu unitateak) | LURZATIA | OKUPAZIOA (m²) | APROBETXAMENDU SUBJEKTIBOA |
1 | 317 | 6085,72 | 5.104,70 UU.AA. |
Laugarrena.– Adierazi behar da "Atarrabiako 1. poligonoko 317. katastro-lurzatia zuzenean okupatzeko espedientea (Atarrabiako UPOko AR-2 banaketa areako "Iongraf" SGV-2)" izeneko dokumentuaren III. eranskinean agertzen diren obren eta eraikinen balorazioa –alegazioen txostenean aldatutakoa, alegia– gaur egungo egoerari dagokiola. Dena den, eraispen-proiektua idatzi eta gero eta "Iongraf SA"ren instalazioa ixtearen ondoriozko jarduketak –instalazioaren ingurumen-baimenean aurreikusitakoak– gauzatu eta gero ondasunen beste balorazio bat eginen da. Jarduera horiek gauzatuko dira Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 11ko 340E/2017 Ebazpenaren bidez egindako baimen-aldaketaren arabera, eta udal honek modu subsidiarioan egikarituko ditu, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 355E/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako kudeaketa-esleipenaren hitzarmenean xedatutakoaren arabera. Halaber, udal honendako sortzen diren kalte-galeren zenbateko osoa "Iongraf SA" sozietateak ordainduko du.
Bosgarrena.–Dei egitea ukiturik suertatu diren jabeei 2024ko abenduaren 16an 13:00etan, ager daitezen, Atarrabiako herriko etxean (Kale Nagusia 22), lurren okupazio-akta egiteko, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 189.2.b) artikuluan jasotako edukiarekin bat. Okupazioaren xede diren lurren jabe bakoitzari okupazio-aktan jaso diren alderdien ziurtagiria eman beharko zaio. Alderdi horiek bat etorri behar dute aplikagarri den legediak xedatutakoarekin Jabetza Erregistroan inskribatzeari dagokionez.
Seigarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari okupazio-aktak sinatzeko, bai eta okupazioa gauzatzeko behar den beste agiri oro ere.
Zazpigarrena.–Erabaki hau banan-banan jakinaraztea AR-2 banaketa areako titularrei eta ukitutako interesdunei; eta argitara ematea ondasunen eta jabeen zerrenda horiek https://www.villava.es/eu/ udal webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Atarrabian, 2024ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2415950