232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Ondasun higiezinaren errentamendua, kirol jardueretarako instalaziorako. Jendaurrean jartzea

Santakarako Udalak, 2024ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, 1 A01 002 2 zenbakia duen hiri-ondasuna alokatzeko espedientea eta baldintza-agiriak onetsi ziren, kirol jardueretarako instalazio gisa erabiltzeko.

Ondasun hori El Puente kaleko 4an dago, Santakara udal-mugartean, eta 117,32 m²-ko azalera du. Mugak: aurrealdean, bide publikoa eta 7. poligonoko 711. hiri-lurzatiaren gainerakoa; atzealdean, bide publikoa; eskuinaldean, 7. poligonoko 711. hiri-lurzatiaren gainerakoa; eta ezkerraldean, bide publikoa. Ondasunak 310000000001656376FL katastro-erreferentzia du, eta ondare-izaera.

Hori guztia argitara ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egun naturaleko epean espedientea azter dadin toki-erakunde honen idazkaritzan eta egoki irizten diren alegazioak jar daitezen.

Santakaran, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2416251