232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Udaltzaingoaren Zerbitzuko buru koordinatzailea izendatzea

Funesko Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 30ean, ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren xedapen-zatia:

Alkatetzaren 2024ko urriaren 17ko 1026/2024 Ebazpenaren bitartez, onartu zen Álvaro Julián Lacarra Ayensa, borondatezko eszedentziako administrazio-egoerara pasatzea, Udaltzaingoaren Zerbitzuko buru koordinatzailearen lanpostuan (2- 01), beste administrazio publiko batera joan baitzen (Tuterako Udala), 2024ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin, egun hori barne.

Aintzat harturik Tuterako udaltzainak oposizio bidez hautatzeko prozesuari dagokionez, Funesko Udalak eskatu egin duela udaltzain lanpostu bat ordezteko, babes harturik ezarrita dagoena azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian (Nafarroako Poliziei buruzko legea).

Ikusirik Oscar Mateo Sesmak 2024ko urriaren 22an aurkezturiko eskabidea, zeinean eskatzen baitu, Tuterako udaltzainen oposizioa gainditu ondoren, Funesko Udalean hasi nahi duela lanean Udaltzaingoaren Zerbitzuko buru koordinatzaile gisa.

Horiek horrela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan ezarriaren arabera, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Oscar Mateo Sesma izendatzea Funesko Udaltzaingoaren Zerbitzuko buru koordinatzaile, 2024ko plantilla organikoan 2-01 zenbakia duen lanpostuan aritzeko, 2024ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin, egun hori barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, horren berri ematea Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Oscar Mateo Sesmari adieraztea 2024ko abenduaren 1ean hartu behar duela lanpostuaren jabetza. Aipatutako epean ez baldin badu plantilla organikoko 2-01 lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, toki administrazio honetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, egintza honen aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2415764