2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Aldaketa Mezkirizko UE-9 unitatean. Behin betiko onespena
Erroibarko Udalak, 2023ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen, aho batez, behin betiko onestea Mezkirizko UE-9 unitateko mugaketa aldatzea. Javier Lana Moreno arkitektoak dokumentua idatzi eta egin du, eta Alfredo Arguibide Equisoainek proiektua sustatu du.
Hasierako onespenaren erabakia 2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lintzoainen, 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416052