2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Xehetasun-azterketa, Unanuko 10. poligonoko 339. lurzatian. Behin betiko onespena
Ergoienako Udalak, 2024ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Unauko 10. poligonoko 339. lurzatian, Mercedes Andrade Garciak eta Angel Morato Sanfelixek sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.
Ergoienan, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2415730