232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2. poligonoko 91200. lurzatia mugatzea. Onespena

Toki-entitateek beren ondareko ondasun higiezinen mugaketa egin beharko dute, baldin mugak zehaztu gabe badaude edo susmoak baldin badaude okupazioa ez dela behar ez bezala egin, hala ezarrita baitago urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 47. artikuluan (foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen Erregelamendua).

Mugaketa honela eginen da: behar diren eragiketa teknikoak eginen dira egiaztatzeko, eta, behar denean, egoera juridikoak zuzenduko dira, baldin osoki frogatu badira.

Mugatu beharraren arrazoia da (eta hala azaltzen da Udaleko arkitekto tekniko F.J.V.N.ren txosteneko aurrekarietan) hesi baten bidez itxi dela erreten baterako sarbidea, eta erreten horrek balio duela lurzati mugakideak ureztatzeko. Honako lurzati hauen ingurunean egin behar da mugaketa: 2. poligonoko 280. lurzatitik 289.era (biak barne), 2-91200 bide-lurzatia eta 2. poligonoko 2. lurzatia, Adifen titulartasunekoa.

2-91200 bide-lurzatia osorik mugatu behar bada, horrek berekin ekarriko du 2. poligonoko lurzati hauek ere ukitzea: 5042., 13., 14., 15., 29., 30., 34., 35. eta 36. lurzatiak.

2025eko urtarrilaren 16an neurtuko dira lurrak, 9:00etan, bidean berean, eta interesdunek agiriak aurkez ditzakete iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta lurrak neurtzeko ezarritako eguna baino 20 egun lehenago arte.

Interesdunek bidezko juzgatzen dituzten agiri guztiak aurkezten ahalko dizkiote Castejongo Udalari, beren eskubideak frogatu eta defendatu beharrez. Mugaketa lanak hasi baino hogei egun lehenago arte izanen dute horretarako epea, jarraikiz Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen Erregelamenduari, zehazki, 51.1. artikuluari.

Industria, Hirigintza, Nekazaritza eta ingurumen Batzordeak onetsi zuen, 2024ko irailaren 19an, aldeko botoa emanik UPNk, Somos Castejónek eta zinegotzi atxiki gabeek, eta IU-Contigo Castejón taldea abstenituta.

Castejongo Udalak, osoko bilkuran, onetsi zuen, besteak beste, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia:

"Castejongo Udalak 2024ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran hartutako ebazpena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio bide-lurzati bat mugatzeko espedienteari. Lurzatia 2. poligonoko 91200 lurzatia da (SigPac), hots, Rincón eskorta. Aurreko guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluari eta Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 47. artikuluari eta hurrengoei (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua)".

Castejonen, 2024ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2416236