2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Udal plana aldatzea (bizitegi-erabilerarako hiri-lurzoruko determinazio xehatuak). Behin betiko onespena
Berbintzanako Udalak, 2023ko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatu bat egitea Berbintzanako Udal Planean. Aldaketa Berbintzanako Udalak sustatu du, ofizioz, eta haren helburua da bizitegi-erabilerarako hiri-lurzoruaren araudia egokitzea.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 11koa), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluari (lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jendaurrean egon zen hilabetez, eta ez zen aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik. Erantsi da Izarbeibarko Mankomunitatearen txostena.
Udalaren osoko bilkurak, 2024ko maiatzaren 24an, behin betiko onetsi zuen, eta, beraz, haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Berbintzanan, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2415414