232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Atzerako hondeamakinako peoi gidariaren izendapena

Mankomunitateko buruaren ebazpena, 2024ko urriaren 25ekoa, zeinaren bidez Hasan Mujagic Alic izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, atzerako hondeamakinako peoi gidariaren lanpostua betetzeko, Moncayoko Ur Mankomunitatearen zerbitzura.

Moncayoko Ur Mankomunitateko Burutzaren azaroaren 30eko 47/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Martxoaren 21eko 23/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, deialdiko behin betiko zerrenda onetsi zen.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaia izendatzeko proposamena, puntuaziorik handiena lortu zuenaren alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Hasan Mujagic Alic izendatzea langile lan-kontratudun finko, atzerako hondeamakinako peoi gidariaren lanpostua betetzeko Moncayoko Ur Mankomunitatearen zerbitzura.

2. Hasan Mujagic Alic-i esleitzea plantilla organikoan 16 zenbakia duen lanpostu hutsa. Atzerako hondeamakinako peoi gidariarena da, D mailakoa, lan-kontratudun finko batek bete beharrekoa eta lanaldi osokoa.

3. Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Moncayoko Ur Mankomunitateko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau Moncayoko Ur Mankomunitatearen egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunei adieraztea ebazpen honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Corellan, 2024ko urriaren 28an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2415773