2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAINGO LAGUNAK UDAL ZERBITZUA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialaren hiru lanpostu gehienez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Erabakia, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak 2024ko urriaren 30ean hartua, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak izendatzen baitira Lagunak Udal Zerbitzuan aritzeko administrari-ofizialaren lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen azaroaren 28an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen administrari-ofizialaren hiru lanpostu gehienez, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Hori dena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen. Bertan, adierazi zuen zein izangai sartzen ahal diren deialdiko lanpostuetan, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko abuztuaren 30ean.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen administrari-ofizialaren hiru lanpostu, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako; hori dena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/221 Legeari –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–),
Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du:
Lehendabizikoa.–Honako hauek Lagunak Udal Zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea, bat etorriz Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako administrari-ofizialaren lanpostua merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiarekin:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Iosune Olite Azcona | 1.4 | Administrari-ofiziala | Lagunak Udal Zerbitzua | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Iosune Olite Azconari ohartaraztea ezen izendapen honek lan-kontratudun finkoaren izaera aitortzen diola Lagunak Udal Zerbitzuaren plantillan eta haren nominaren pean. Ondorioz, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta hartan emanen zaio alta, haren babespean gera dadin.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 18an jabetu beharko du lanpostuaz.
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu lan-kontratudun finkoa izateko Lagunak Udal Zerbitzuan eta deialdia egin duen erakundean.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko urriaren 31n.–Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria, Fátima Sesma Vallés.
Iragarkiaren kodea: L2415930