232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Lekualdatze-lehiaketa berezia, aholkulari juridikoaren lanpostu hutsa betetzeko. Izendapena

2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an, deialdi bat, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko aholkulari juridikoaren lanpostu hutsa (A maila). Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 215/1985 Foru Dekretuaren 40. eta 41. artikuluetan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2024ko urriaren 31ko 3814 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Iñigo Torrents Lizar izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko aholkulari juridiko.

Funtzionarioak 2024ko azaroaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz, deialdiko 10. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Tuteran, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2416151