2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Pintore-ofizialaren izendapen osagarria
Tuterako alkate udalburuak 3739/2024 Ebazpena eman du urriaren 30ean, zeinaren bidez Juan Carlos Martínez Gómara izendatzen baita Tuterako Udaleko funtzionario, puntu gehien dituen bigarren izangaia delako honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin pintore-ofizialaren lanpostu huts bat, C mailakoa, Tuterako Udalekoa. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi hori onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 29ko 2396/2022 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:
"Lehena.–Carlos Martínez Gómara Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, pintore-ofizialaren lanpostuan aritzeko (C maila, plantilla organikoko zenbakia: 0512C06901).
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 1ean jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Tuterako Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Tuteran, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2415751