2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdiak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Mugikortasuneko koordinatzailea, gizarte-enpleguko ofiziala (ibai-parkearen lorezaintza eta mantentze lanak) eta ehorzle laguntzailea izendatzea.
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 4an egindako bilkuran:
Bat etorriz enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, lanpostu huts hauek betetzeko deialdiak argitaratu ziren 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan:
–Mugikortasuneko koordinatzailea, 1 plaza.
–Gizarte-enpleguko ofiziala, 1 plaza (ibai-parkearen lorezaintza eta mantentze lanak).
–Ehorzle laguntzailea, 1 plaza.
Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak ziren. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, kasuan kasuko epaimahaiek izendapen-proposamena aurkeztu zuten puntuazio handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian zenbat lanpostu eskaini ziren, horren arabera.
Adierazi behar da proposatutako izangaien artean, Roberto Arana Olorónek, "Ehorzle laguntzaile" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaiak, ezin izan dituela eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu, ezinbesteko kausa baten ondorioz.
Gainerako izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Mikel Merina Pomares, eta plaza huts hau esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
MUGIKORTASUNEKO KOORDINATZAILEA | MERINA POMARES, MIKEL | 1-105200-2 |
2. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea Iván Almería Gonzalo, eta plaza huts hau esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (IBAI-PARKEAREN LOREZAINTZA ETA MANTENTZE LANAK) | ALMERIA GONZALO, IVAN | 2-407400-16 |
3. Epearen zenbaketa etetea Roberto Arana Oloróni -"Ehorzle laguntzailea lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaiari-, egiaztatu duen ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.
4. Agintzea izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 25ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
6. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko azaroaren 4an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2416066