2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Ehorzle laguntzaileak, erreprografiako mandatariak eta gizarte-enpleguko ofizialak (ibaiak) izendatzea
Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2024ko azaroaren 4an egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, lanpostu huts batzuk betetzeko deialdiak argitaratu ziren 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzekoak ziren, sartze-prozedura tarteko. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuazio handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera.
Adierazi behar da proposatutako izangaien artean, Francisca Cortés Sánchez andreak, "Ehorzle laguntzailea" izendatzeko proposatutako izangaiak, ezin izan dituela eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu, ezinbesteko kausa baten ondorioz.
Gainerako izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Óscar Láinez Aguirre, Esteban Nuin Moreno, Rogelio María Mateos Cortés, José Javier Moreno Macuso eta Xabier Sobrino Larumbe, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
EHORZLE LAGUNTZAILEA | LAINEZ AGUIRRE, ÓSCAR | 1-405600-4 |
NUIN MORENO, ESTEBAN | 1-405600-6 |
MATEOS CORTÉS, ROGELIO MARÍA | 1-405600-12 |
ERREPROGRAFIAKO MANDATARIA | MORENO MACUSO, JOSÉ JAVIER | 1-400201-3 |
SOBRINO LARUMBE, XABIER | 1-400201-4 |
2. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea José Javier Astiz Montero eta Silvia Zubieta Virto, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (IBAIAK) | ASTIZ MONTERO, JOSÉ JAVIER | 2-407400-2 |
ZUBIETA VIRTO, SILVIA | 2-407400-10 |
3. Epearen zenbaketa etetea Francisca Cortés Sánchezen -"Ehorzle laguntzailea lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaiaren- kasuan, egiaztatu duen ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 25ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
6. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko azaroaren 4an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2416060