232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

343E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (CEIm-NA) osaera berritzen duena.

Urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren bidez sortu eta arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (CEIm-NA), Ikerkuntza Batzorde Etikoaren izaera ere baduena. Dekretuaren 5.1 artikuluan ezartzen denez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak izendatuko ditu.

Ahalmen hori baliatuz, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 29ko 161E/2024 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (CEIm-NA) osaera berritu zen.

Osasuneko zuzendari nagusiak proposatu du batzordekide izendatzea Javier Garjón Parra jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleko farmaziako fakultatibo espezialista, karguari uko egin dion Virginia Arrazubi Arrula andrearen ordez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Virginia Arrazubi Arrula andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko (CEIm-NA) kidea, karguari uko egin baitio.

2. Javier Garjón Parra jauna Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko (CEIm-NA) kide izendatzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko urriaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2415616