2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialen hiru lanpostu, gehienez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 28an hartua, zeinaren bidez funtzionario bat eta langile lan-kontratudun finko bat izendatzen baitira, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko administrari-ofizialen lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean.
Alkatetzaren azaroaren 28ko 1355/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialen 3 lanpostu, gehienez, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko; hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko abuztuaren 30ean.
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Ana Isabel Lacuna Oliván | 3.7 | Administrari-ofiziala | Barañaingo Udala | Lan-kontratudun finkoa |
Unai Razkin Iriarte | 1.2 | Administrari-ofiziala | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Honako deialdi honetarako kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin bat etorriz: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko administrari-ofizialen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/221 Legearen arabera (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
Horrenbestez, erabaki da:
Lehendabizikoa.–Honako hauek Barañaingo Udaleko langile lan-kontratudun finko eta funtzionario izendatzea, bat etorriz Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez, administrari-ofizialaren lanpostuan sartzeko deialdiarekin:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Ana Isabel Lacuna Oliván | 3.7 | Administrari-ofiziala | Barañaingo Udala | Lan-kontratudun finkoa |
Unai Razkin Iriarte | 1.2 | Administrari-ofiziala | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Hirugarrena.–Adieraztea interesdunei izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario edo langile lan kontratudun finko bihurtuko direla eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiela, araubide horren babesean.
Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 18an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko dituzte funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko deialdia egin duen erakundean.
Bosgarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2415720