232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-langileen bi lanpostu, gehienez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 28an hartua, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko gizarte-langilearen lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean.

Alkatetzaren azaroaren 28ko 1355/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-langileen 2 lanpostu, gehienez, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko; hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.

Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.

Barañaingo Udaleko funtzionarioen izendapenak egin ziren gizarte-langileen bi lanpostuetarako, eta lanpostuaz jabetzeko unean bertan –2024ko urriaren 4an, hain zuzen–, eta lanpostuan batere aritu gabe, Asunción Domínguez Buenok borondatezko eszedentzia eskatu zuen 10.6 lanpostuan (gizarte-langilea / monitorea), lanpostua gorde gabe. Eskaera onartu egin zitzaion, bat etorriz prozesu hau arautzen duen deialdiaren 11.3 oinarrian xedatutakoarekin (deialdiaren oinarriak argitara eman ziren 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).

Hori dela eta, Amaya Díaz Martínez de Olcoz sartu zen, bera baita hurrengo izangaia puntuazio-ordenaren araberako zerrendan. Aurkeztutako agiriak aztertu ziren, eta egiaztatu zen betetzen zituela deialdian ezarritako baldintzak; hartara, lanpostua esleitu zitzaion.

Izendapen proposamen osagarriaren iragarkia deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko urriaren 17an.

Prozesua buruturik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamen osagarria igorri zuen izangaien zerrendan hurrengoa den eta horretarako baldintzak betetzen dituen izangaiaren alde, honako hau izendatzeko proposaturik:

IZEN-DEITURAK

PLAZA

LANPOSTUA

ALORRA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Amaya Díaz Martínez de Olcoz

10.6

Gizarte-langilea / monitorea

Gizarte Zerbitzuak

Funtzionarioa

Honako deialdi honetarako kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamen osagarriarekin bat etorriz: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko gizarte-langileen 2 lanpostu, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko; hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/221 Legearen arabera (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

Horrenbestez, erabaki da:

Lehendabizikoa.–Honako hau Barañaingo Udaleko funtzionario izendatzea, bat etorriz, merezimendu-lehiaketaren bidez, gizarte-langilearen lanpostuan sartzeko deialdiarekin:

IZEN-DEITURAK

PLAZA

LANPOSTUA

ALORRA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Amaya Díaz Martínez de Olcoz

10.6

Gizarte-langilea / monitorea

Gizarte Zerbitzuak

Funtzionarioa

Bigarrena.–Adieraztea interesdunari izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dela eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiola, araubide horren babesean.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 18an jabetu beharko du lanpostuaz.

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.

Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2415718