1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Zarrakazteluko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko uztailaren 15ean, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03047.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200103047
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–LEHENBIZIKO LOTEA:
Erregistrokoa: Zarrakazteluko erregistroan 6.381 zenbakia duen finkaren erdi zatiezina: Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 2.379. liburukia, 92. liburua, 4. folioa; erregistro-kode bakarra: 31018000499434.
Deskribapena: Hiri finka: etxebizitza bat, Zarrakazteluko San Anton kaleko hemeretzian dagoena; solairu bakarrekoa da, eta eskorta estaligabea du. Haren azalera, guztira, berrehun eta hamalau metro eta berrogeita hamar dezimetro karratu da, honela banaturik: etxebizitzari berrogeita hamahiru metro eta hogeita zortzi dezimetro dagozkio, eta eskortari gainerakoa, hots, ehun eta hirurogeita bat metro eta hogeita bi dezimetro. Etxebizitza Ac motakoa da, eta hauek ditu: sukalde-jangela, hiru logela, komuna, janaritegia, arropategia, atondoa eta pasabidea. Mugakideak: aurrean, kokatuta dagoen kalea; eskuinaldean, sartzean, Francisco Gurpegui; ezkerraldean, Nicolás Manuel Arozarena, eta atzealdean, Jesús Urzaiz.
Katastroan: Zarrakaztelun, San Antón kalea 23, beheko solairua. 4. poligonoa, 111. lurzatia, 1. azpiarea, 1.-4. hiri-unitateak; 167 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001528708ZT.
–BIGARREN LOTEA:
1. ondasuna: Erregistrokoa: Zarrakazteluko erregistroan 10.438 zenbakia duen finka: 3.647. liburukia, 152. liburua, 117. folioa; erregistro-kode bakarra: 31018000967056.
Deskribapena: Landa-finka: ureztalurreko alor bat, Zarrakazteluko jurisdikzioan dagoena, Plamenor izeneko tokian. Lurzati bilketaren planoko 25. poligonoko 891. finka. Haren azalera hamar area eta hirurogeita bederatzi zentiarea da, eta zatiezina da. Mugakideak: iparraldean, 892. finka, Josefina Sanz Cordovillarena; hegoaldean, 890. finka, Emilio Tanco Pejenauterena; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, erretena.
Katastroan: Zarrakaztelun (Plamenor parajea, ureztalurreko alorra). 5. poligonoa, 1.697. lurzatia, A azpilurzatia; 1.068,76 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001106706MD.
2. ondasuna: Erregistrokoa: Zarrakazteluko erregistroan 11.630 zenbakia duen finka: 3.661. liburukia, 157. liburua, 224. folioa; erregistro-kode bakarra: 31018000984565.
Deskribapena: Landa-finka: lehorreko lurreko alor bat, Zarrakazteluko jurisdikzioan dagoena, Sarda de Aperregui izeneko tokian. Lurzati bilketaren planoko 48. poligonoko 1.166. finka. Haren azalera bi hektarea, hamasei area eta berrogei zentiarea da, eta zatiezina da. Mugakideak: iparraldean, 1.165. finka, Zarrakazteluko Udalaren herri-lurretakoa, eta bidea; hegoaldean, 1.167. finka, Emilio Ezpeleta Alfarorena; ekialdean, Sardako bidea; eta mendebaldean, 1.165. finka, Zarrakazteluko Udalaren herri-lurretakoa.
Katastroan: Zarrakaztelun (Sarda de Aperregui parajea, lehorreko lurreko alorra eta larreak). 15. poligonoa, 484. lurzatia, A, B eta C azpilurzatiak; 21.639,48 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001109030AQ.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko urriaren 31n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2416383