1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
11849E/2024 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Administrazioaren ordezkarien izendapena Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean.
Bat etorriz apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.1 artikuluan xedatutakoarekin, han xedatzen baita segurtasun eta osasun batzordeak partaidetzako organo paritarioak eta kide anitzekoak direla, eta kontsulta erregularra egin behar dutela Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek arriskuen prebentzioaren arloan egiten dituzten jarduerei buruz. Izan ere, aipatu foru dekretuak laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia egokitzen du Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura.
Bat etorriz aipatu 135/1998 Foru Dekretuaren 9.3 artikuluan jasotzen denarekin, han xedatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eratu beharreko segurtasun eta osasuneko batzordeak (eta horien barnean dago Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordea).
Horrenbestez, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 9403E/2024 Ebazpenaren bidez, Administrazioaren ordezkariak izendatu ziren Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean.
Halere, ikusirik Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendariaren txostena, egoki da aldatzea aipatu ebazpenaren bidez eginiko Administrazioaren ordezkarien izendapena Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean, berdinak izan daitezen izendatutako ordezkarien kopurua eta arlo horretan izendatutako prebentzioko ordezkarien kopurua.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laneko arriskuen prebentzioko araudia egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.10 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Administrazioaren ordezkarien izendapena Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean. Aurrerantzean, honako hauek osatuko dute Batzordea:
–Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko titularra.
–Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko titularra.
–Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko titularra.
–Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko titularra.
–Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko SOS Nafarroa Ataleko titularra.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko urriaren 21ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2415565