1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4131/2024 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, erizain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasuneko kontseilariaren irailaren 10eko 195E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 26ko 2852E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 15ekoan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 20koan), behin betiko zerrenda onetsi zen, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu, lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita. Abenduaren 1eko 3418E/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22koan), behin betiko zerrenda onetsi zuen urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren I. eranskina aldatu zen.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31koan, argitara eman zen hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena, eta izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2975/2023, otsailaren 12ko 501/2024, maiatzaren 27ko 2093/2024 eta irailaren 9ko 3262/2024 ebazpenen bidez.
Azkeneko izendapen osagarriaren ondoren, Edurne Amatriain Boleas andreari eta Jorge Muñoz Moreno jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako; eta Elena López Ugarte andreak uko egin zion esleitutako lanpostuari (izangai horiek guztiak txanda irekikoak dira). Hori dela eta, bidezkoa da hutsune horiek betetzea hautapen prozesua txanda horretatik gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik dauden izangaiekin, betiere eskatutako betebeharrak betetzen badituzte. Hori oinarri, 2024ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ekoan, laugarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizain lanpostuetan aritzeko:
Txanda irekia:
VIEIRA GALÁN, OIHANE
AMEZTOY ECHENIQUE, XABIER
ORNIA MATEO, SONIA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía ospitaleko langileria zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz".
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko urriaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA | HERRIA |
I | VIEIRA GALÁN, OIHANE | 72213 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
I | AMEZTOY ECHENIQUE, XABIER | 65701 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
I | ORNIA MATEO, SONIA | 70979 | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Iragarkiaren kodea: F2416006