232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4103/2024 EBAZPENA, urriaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2645E/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 16ko 64E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 16an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko uztailaren 2an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 2967/2024 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu eta kontratatu ziren.

Ondoren, txanda irekiko izangai batzuei, hots, Ignacio Jesús Casajús Álava jaunari, Mirian López Martiarena andreari eta Ana María Cea Casado andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zirelako, eta Irene Galbete Gilisagasti andreak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen txandakoa bera, uko egin zion esleitutako lanpostuari. Horretan oinarrituta, 2024ko urriaren 8an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web fitxan.

Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea izangai hauek lanaldi partzialeko lan araubideko kontratuarekin kontrata daitezela:

–Txanda irekia:

GONZÁLEZ AYESTARÁN, AMAIA

POVEDA LASHERAS, RAQUEL

RUIZ VILLAFRANCA, GENMA

–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda:

VARONA VERENZUELA, IKRAM

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko azaroaren 18an.

Lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko urriaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU
ZK.

ZENTROA

HERRIA

I

GONZÁLEZ AYESTARÁN, AMAIA

68441

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

POVEDA LASHERAS, RAQUEL

72973

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

RUIZ VILLAFRANCA, GENMA

72974

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

MVVG

VARONA VERENZUELA, IKRAM

72975

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2415702