1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3963/2024 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela Leticia Suescun Puerta andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 25eko 2751E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizain lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 17ko 2984E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko azaroaren 20an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko ekainaren 25ean, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 14ko 2985/2024 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu eta kontratatu ziren.
Izendapenaren ondoren, Leyre María De la Hucha Arce andreak, txanda irekiko izangaia bera, uko egin dio lortutako lanpostuari, eta, horretan oinarrituta, 2024ko urriaren 10ean, kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, bertan Letizia Suescun Puerta andrea sartuta.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea bidezkoa dela Letizia Suescun Puerta andrea kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean erizain lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 72762 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.
2. Izangaiak 2024ko azaroaren 18an sinatu beharko du kontratua.
Kontratua sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritza) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko urriaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2415540