232. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3960/2024 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, erizain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 25eko 2754E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean erizain lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 346E/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea bukatuta, 2023ko abenduaren 22an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 500/2024 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren eta, orobat, xedatu zen bidezkoa zela han sartutako izangaien kontratazioa egitea. Gainera, dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa eten zen, besteak beste, Juana María Vidaurre Azcona andrearentzat.

Ondoren, zenbait izendapen proposamen osagarri sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.

Bigarren izendapen osagarria egin ondoren, Sara Casado Nisal andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak ematen ari zelako.

Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko urriaren 14an, hirugarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan. Bertan, María José López Negro andrea sartu zen, bera baita izangaien zerrendan hurrengoa.

Azkenik, Juana María Vidaurre Azcona andreak alegatutako ezinbesteko kausa bukatuta eta lanpostua betetzeko gaitasunari buruzko osasun txostena eginda, izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertuta eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, bidezkoa da izendapenak eta kontratazioak egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Juana María Vidaurre Azcona andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizain lanpostuetan aritzeko.

2. Xedatzea bidezkoa dela María José López Negro andrea lan araubide finkoan kontratatzea lanaldi partzialeko kontratu bidez.

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 18an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Lanaldi partzialeko lan araubideko kontratua izanen duen izangaiak behar den kontratua sinatu beharko du 2024ko azaroaren 18an.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko urriaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

VIDAURRE AZCONA, JUANA MARÍA

63707.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

LÓPEZ NEGRO,MARÍA JOSÉ

72735.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LAN. PARTZ.

Iragarkiaren kodea: F2415431