1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
99/2024 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin behineko onesten baita proiektu hau: trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa
Proiektatutako jarduketak zehazten ditu behar diren obrak, gauzatu dadin saihesbide bat, oraingo ohiko trenbideko Altsasu-Castejón Ebro 710 linearako (3.650 bat metro luze, oraingo trenbide bakarra, elektrifikatua), Landabengo industrialdetik igarotzen den tartean, kentzearren industrialde horretan orain dagoen hesia.
Altsasu-Castejón Ebro 710 lineako 176+100 kilometro puntuan hasiko da saihesbidea, hots, gutxi gorabehera, oraingo trenbidea eta Iruñerriko informazio-azterlaneko trazadura gurutzatzen diren tokian (2023ko martxoan izan zen informazio-azterlanaren informazio publikoa).
Gutxi gorabehera puntu horretan, biratu eginen da ipar-ekialdera, Arga eta Elortz ibaiak elkartzen diren lekurantz, halako moduz non Landabengo saihesbiderako trazadura berria eginen den, zeina hasierako kilometroetan joanen baita azterlan horren paraleloan (ipar-mendebalderako norabidean), Argaren gaineko biaduktu baten bidez, NA-30 errepideko zubiaren azpitik.
NA-30 errepideko egiturako 3. tartearen azpitik gurutzatuko da Arga, 464 metroko biaduktu baten bidez, tarteen honako banaketa honekin: 32+10 x 40+32=464 m. Horren ondoren, trazadura joanen da Iruñerriko trazaduraren eta Argaren trazaduraren paraleloan, Volkswagenen fabrikatik ahalik urrutien. Hala, murrizten da ingurumen-ukipena, azpiegiturak paraleloan doazelako, eta espazio gehiago uzten delako libre, etorkizunean fabrika handitu ahal izateko.
Gero, alternatiba ipar-ekialderantz biratzen da, 300 metroko erradioarekin, eta, horren bidez, espazio handiagoa askatzen da, etorkizunean fabrika handitzeko. Puntu horretan gurutzatuko da fabrikako 3. atera sartzeko dagoen bide bat, eta, sarbidea leheneratzeko, jarriko da goiko pasabide bat, L=156 m luzerakoa, zeina 6 tartetan banatuko baita (20+4 x29+20 m). Gurutze horren ondoren, saihesbideak joko du gutxi gorabehera fabrikaren proba-pistarekiko paraleloan: igaroko da pista horren eta Volkswagen fabrikako nabeen gunearen artean, eta, hala, posible izanen da, gainera, bertan jartzea VWeko bideak eta fabrikako zerbitzu-bide bat, ondoan. Zona horretan, beharrezkoa izanen da euste-horma bat ezartzea tartean, trenbidearen lur-berdinketa berria jartzeko.
2+720 KP aldera, gurutzatu eginen da, fabrikako 4. atera sartzeko dagoen bide baten azpitik, eta, leheneratzeko, jarriko da goiko pasabide bat, L=57 m luzerakoa, zeina 3 tartetan banatuko baita (16+25+16 m).
Fabrikako 4. atera sartzeko bidearekin gurutzatu ondoren, eta bukaeraraino (bide nagusiarekin bat egitea), trazadura igaroko da fabrikaren eta dauden ezponden artean, eta saiakera eginen da ahalik eta ukipen gutxien eta lurren mugimendu gutxien egiteko.
Fabrikako 4. ateko mugatik aurrera, trazadura proiektatzen da bide paralelo baten eskuineko bazterretik. Aipatutako bide horrek lotzen du Volkswageneko barneko bide sorta ezkerreko bide nagusiarekin (Bigarren Mailako Bidea, VW-Sanduzelaira bideratzea). Zona horretan, horma bat proiektatzen da, eskuineko bazterrean, 3+200 KPren inguruan, fabrikari eginen zaion ukipena mugatzeko.
Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zaio proiektu honi, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin. 2024ko uztailaren 5ean eman zen ingurumen-inpaktuaren txostena, 624E/2024 Ebazpenaren bidez.
Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa),
AGINTZEN DUT:
1. Behin-behineko onestea proiektu hau: trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa.
2. Hasiera ematea aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari, horrela betez 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea, zehazki, 18. eta 19.1 artikuluak eta legearen erregelamenduan horiekin bat datozen artikuluak (1957ko apirilaren 26ko dekretua), zeinak eranskin moduan gehitu baitira.
3. Proiektua jendaurrean jartzea 15 egunez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokienez, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren (Lurralde Kohesiorako Departamentua) web-orrian eta Iruñeko, Orkoiengo, Oltza zendeako, Zizur Nagusiko eta Barañaingo udaletxeetan.
4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Iruñeko, Orkoiengo, Oltza zendeako, Zizur Nagusiko eta Barañaingo Udalei, eta agintzea argitara dadila egoki den iragarki-taulan.
Iruñean, 2024ko urriaren 22an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
TRENBIDE PROIEKTUA, LANDABENGO ETA ARATZURI-ORKOIENGO (NAFARROA) INDUSTRIALDEEN ARTEKOA
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. | TITULARRA | AZALERA DESJ. m² | KATASTROKO DATUAK |
Pol. | Lurz. | Lur mota |
IRUÑEKO UDAL-MUGARTEA |
PA-01 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 204 | 7 | 2672A | Lurzorua |
PA-02 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 1.586 | 7 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
PA-03 | Volkswagen Navarra SA | 74 | 7 | 1342B | Lurzorua |
ORKOIENGO UDAL-MUGARTEA |
OR-01 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 232 | 1 | 131A | Lurzorua |
OR-02 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 280 | 1 | 284A | Lurzorua |
OR-04 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 580 | 1 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
OR-05 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea) | 77 | 1 | 1594A | NA-30 "Landabengo sarbidea" |
OR-06 | Oltza zendeako Udala | 303 | 1 | 965A | Lurzorua |
Orkoiengo Udala |
OR-07 | Oltza zendeako Udala | 1.002 | 1 | 1544A | Lurzorua |
OR-08 | Grupo Empresarial Reybesa SL | 22 | 1 | 1542A | Lurzorua |
OR-09 | Timac Agro España SA | 103 | 1 | 1541A | Lurzorua |
OR-10 | Oltza zendeako Udala | 2.191 | 1 | 1543A | Lurzorua |
OR-11 | Orkoiengo Udala | 77 | 1 | Z.G. | Bidea |
OLTZA ZENDEAKO UDAL-MUGARTEA |
OL-01 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 852 | 2 | 216A | Larreak |
OL-02 | Sevilla Bello, Victoriano | 159 | 2 | 215A | Ibarbasoa |
OL-03 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 620 | 2 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
1.637 | 2 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
OL-04 | Volkswagen Navarra SA | 449 | 2 | 655A | Lurzorua |
OL-05 | Volkswagen Navarra SA | 18.560 | 2 | 603B | Lurzorua |
OL-06 | Oltza zendeako Udala | 5.563 | 2 | 705A | Lurzorua |
OL-07 | Volkswagen Navarra SA | 94.715 | 2 | 616A | Lurzorua |
OL-08 | Volkswagen Navarra SA | 1.628 | 2 | 636A | Lurzorua |
OL-10 | Aratzuriko Kontzejua | 1.885 | 2 | Z.G. | Lurzorua |
OL-11 | Ezezaguna | 458 | 2 | Z.G. | Arga ibaia |
OL-12 | Aratzuriko Kontzejua | 1.198 | 2 | 295A | Lurzorua |
OL-13 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea) | 431 | 2 | 775A | NA-30 "Landabengo sarbidea" |
OL-14 | Oltza zendeako Udala | 657 | 2 | 654A | Lurzorua |
OL-15 | Oltza zendeako Udala | 117 | 2 | 652A | Lurzorua |
OL-16 | Oltza zendeako Udala | 155 | 2 | 754A | Lurzorua |
OL-17 | Oltza zendeako Udala | 143 | 2 | Z.G. | Bidea |
OL-18 | Aratzuriko Kontzejua | 8 | 2 | 299A | Lurzorua |
ZIZUR NAGUSIKO UDAL-MUGARTEA |
ZI-01 | Ezezaguna | 304 | 2 | Z.G. | Arga ibaia |
ZI-02 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 386 | 2 | 896A | Zaragoza-Altsasu bidea |
ZI-03 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 168 | 2 | 897A | Zaragoza-Altsasu bidea |
ZI-04 | Zizur Nagusiko Udala | 34 | 2 | Z.G. | Bidea |
ZI-05 | Aliseda SAU | 556 | 2 | 1940A | Lurzorua |
Andutz-Mendi SL |
Nafarroako Rural Kutxa kreditu-sozietate kooperatiboa |
Promociones Ocec SA |
BARAÑAINGO UDAL-MUGARTEA |
BA-01 | Ezezaguna | 466 | 1 | Z.G. | Arga ibaia |
BA-02 | Ciaurriz Dean, Emelina | 4.216 | 1 | 719A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier | 621 | 1 | 719B | Makaldiak |
BA-03 | Ciaurriz Dean, Emelina | 7.900 | 1 | 718A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier |
BA-04 | Frutos Blanco, Celia | 4.603 | 1 | 717A | Lehorreko alorra |
Huarte-Mendicoa Izu, Gabriel Ambrosio | 337 | 1 | 717B | Larreak |
Huarte-Mendicoa Izu, José Cristobal | 185 | 1 | 717D | Bidea |
Huarte-Mendicoa Izu, María Camino | | | | |
Izu Ibarrola, Carlos | | | | |
Izu Ibarrola, María Jesús | | | | |
Izu Ibarrola, María Dolores | | | | |
BA-05 | Izu Ibarrola, María Jesús | 560 | 1 | 716A | Lehorreko alorra |
730 | 1 | 716C | Larreak |
366 | 1 | 716D | Bidea |
BA-06 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 1.442 | 1 | 502A | Larreak |
BA-07 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 1.559 | 1 | 501A | Zaragoza-Altsasu bidea |
BA-08 | Barañaingo Udala | 12 | 1 | Z.G. | Bidea |
Aldi baterako okupazioek ukitutako lurzatiak, instalazio lagungarriengatik eta zerbitzu-bideengatik, eta sarbideak leheneratzea
FINKA Zk. | TITULARRA | OKUPAZIOA ALDI BATERAKOA m² | KATASTROKO DATUAK |
Pol. | Lurz. | Lur mota |
OLTZA ZENDEAKO UDAL-MUGARTEA |
OL-05 | Volkswagen Navarra SA | 77 | 2 | 603A | Lurzorua |
2.451 | 2 | 603B | Lurzorua |
OL-07 | Volkswagen Navarra SA | 18.644 | 2 | 616A | Lurzorua |
12.303 | 2 | 616A | Lurzorua |
125 | 2 | 616A | Lurzorua |
OL-08 | Volkswagen Navarra SA | 3.290 | 2 | 636A | Lurzorua |
335 | 2 | 636A | Lurzorua |
OL-09 | Oltza zendeako Udala | 149 | 2 | Z.G. | Bidea |
OL-10 | Aratzuriko Kontzejua | 925 | 2 | Z.G. | Lurzorua |
780 | 2 | Z.G. | Lurzorua |
OL-11 | Ezezaguna | 75 | 2 | Z.G. | Arga ibaia |
OL-12 | Aratzuriko Kontzejua | 12 | 2 | 295A | Lurzorua |
OL-13 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea) | 339 | 2 | 775A | NA-30 "Landabengo sarbidea" |
OL-18 | Aratzuriko Kontzejua | 245 | 2 | 299A | Lurzorua |
OL-19 | Aratzuriko Kontzejua | 336 | 2 | 195A | Lurzorua |
BARAÑAINGO UDAL-MUGARTEA |
BA-02 | Ciaurriz Dean, Emelina | 5.043 | 1 | 719A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier |
BA-03 | Ciaurriz Dean, Emelina | 497 | 1 | 718A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier |
BA-04 | Frutos Blanco, Celia | 1.393 | 1 | 717A | Lehorreko alorra |
Huarte-Mendicoa Izu, Gabriel Ambrosio |
Huarte-Mendicoa Izu, José Cristobal |
Huarte-Mendicoa Izu, María Camino |
| Izu Ibarrola, Carlos | | | | |
Izu Ibarrola, María Jesús |
Izu Ibarrola, María Dolores |
BA-05 | Izu Ibarrola, María Jesús | 1.205 | 1 | 716A | Lehorreko alorra |
Linea elektrikoen, saneamenduaren, ur beltzen, argiteriaren eta euri-uren sareek ukitutako zerbitzuak. Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. | TITULARRA | EZARRITAKO ZORTASUNA m² | EUSKARRIA-KUTX. m² | ALDI BATERAKO OKUP. m² | ZERBITZU MOTA | KATASTROKO DATUAK |
Pol. | Lurz. | Lur mota |
ORKOIENGO UDAL-MUGARTEA |
OR-06 | Oltza zendeako Udala | 268 | 3 | 133 | LE | 1 | 965A | Lurzorua |
Orkoiengo Udala |
OR-07 | Oltza zendeako Udala | 314 | 7 | 314 | LE | 1 | 1544A | Lurzorua |
| | 59 | | 50 | SA | 1 | 1544A | Lurzorua |
OR-08 | Grupo Empresarial Reybesa SL | 31 | | 7 | SA | 1 | 1542A | Lurzorua |
OLTZA ZENDEAKO UDAL-MUGARTEA |
OL-03 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 84 | | | LE | 2 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
OL-04 | Volkswagen Navarra SA | 429 | | | LE | 2 | 655A | |
OL-05 | Volkswagen Navarra SA | 4 | | 108 | Ur B | 2 | 603B | |
12 | | 376 | Arg. | 2 | 603B | |
306 | 25 | 27 | LE | 2 | 603B | |
OL-07 | Volkswagen Navarra SA | 22 | 7 | 33 | SA | 2 | 616A | Lurzorua |
50 | 8 | 325 | Euri U. | 2 | 616A | Lurzorua |
88 | 21 | 88 | PB | 2 | 616A | Lurzorua |
OL-14 | Oltza zendeako Udala | 3 | | 2 | LE | 2 | 654A | Lurzorua |
BARAÑAINGO UDAL-MUGARTEA |
BA-02 | Ciaurriz Dean, Emelina | 4 | | | LE | 1 | 719E | Larreak |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier |
BA-03 | Ciaurriz Dean, Emelina | 359 | 29 | 57 | LE | 1 | 718A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier |
BA-04 | Frutos Blanco, Celia | 392 | 17 | 55 | LE | 1 | 717A | Lehorreko alorra |
Huarte-Mendicoa Izu, Gabriel Ambrosio | 2 | 1 | 25 | LE | 1 | 717B | Larreak |
Huarte-Mendicoa Izu, José Cristobal |
Huarte-Mendicoa Izu, María Camino |
Izu Ibarrola, Carlos |
Izu Ibarrola, María Jesús |
Izu Ibarrola, María Dolores |
BA-05 | Izu Ibarrola, María Jesús | 698 | 20 | 103 | LE | 1 | 716A | Lehorreko alorra |
13 | 2 | 41 | SA | 1 | 716A | Lehorreko alorra |
7 | | | | 1 | 716B | Lehorreko alorra |
Iragarkiaren kodea: F2415529