1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
332E/2024 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, baimendutako kreditua handitzen duena dirulaguntza honen 2024ko deialdirako: Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntza, 2023-2027ko NPEPEren esparruan. DDBN identifikazioa: 736462.
Nafarroako Gobernuak 2023ko uztailaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, 260.000 euroko urte anitzeko gasturako konpromisoa hartzeko baimena eman zitzaion Landa Garapeneko zuzendari nagusiari, NPEPEren esparruan, nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2024ko eta 2026ko ekitaldien kargura. Ekitaldi bakoitzerako 130.000 euro esleitu dira.
Erabaki berean, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion deialdi horretarako baimendutako kreditua handitzeko, ekitaldi bakoitzean 260.000 euro gehienez, INSTAL (75) esku-hartzean jasotako edozein deialditan erabili gabeko kredituen kargura (nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzen laguntzeko sistemak jasotzen dira esku-hartze horretan).
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 210E/2024 Ebazpenaren bidez, 2023-2027ko NPEPEren esparruko "Nekazari berriak ezartzeko laguntzak" izeneko 2024ko deialdiko dirulaguntzak esleitu eta ezetsi ziren, baita esleitutakoen lehenengo zatia ordaindu ere. Deialdi hori INSTAL (75) esku-hartzearen barnean dago. Hartan eman den zenbatekoa baimendutakoa baino txikiagoa denez, 140.000 askatu dira osotara: 70.000 euro 2024ko ekitaldiaren kargura, eta beste 70.000 euro 2026ko ekitaldiaren kargura.
Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen 2024ko deialdian, aurkeztu diren eskaera guztiei erantzun ahal izateko aurreikusitako gastuek hasieran baimendutako kreditua gainditzen dute. Baimendutako kreditutik gora dauden gastuek 100.000 euro egiten dute osotara: 50.000 euro 2024ko ekitaldikoak dira, eta beste 50.000 euro 2026ko ekitaldikoak.
Beraz, bidezkoa da nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen 2024ko deialdirako zenbatekoa handitzea, bat etorrita abenduaren 28ko 364E/2023 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoarekin, osotara 100.000 euro gehituta, 50.000 euro 2024 ekitaldikoak eta beste 50.000 euro 2026ko ekitaldikoak, 2023-2027ko NPEPEren esparruko "Nekazari berriak ezartzeko laguntzak" izeneko 2024ko deialdiko soberakinen kargura.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak.
EBAZTEN DUT:
1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 364E/2023 Ebazpenean baimendutako kreditua handitzea, ebazpen haren bidez onetsi baitziren nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2024ko ekitaldirako deialdia.
Kreditu gehigarria, osotara, 100.000 eurokoa izanen da: horietatik 50.000 euro 2024ko ekitaldirako, eta beste 50.000 euro 2026ko ekitaldirako. Gehikuntza hori eginen da 2024ko aurrekontu orokorretako 720004-72200-7700-412112 partidaren kargura (NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeko laguntzak) eta, 2026ko ekitaldirako, haren baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.
Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.
3. Argitalpena.
Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4. Administrazio errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko urriaren 15ean.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2415044