2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDIAIN
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 811., 812. eta 813. lurzatietan. Hasierako onespena
Urdiaingo Udalak, 2024ko urriaren 23ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Urdiaingo 3. poligonoko 811., 812. eta 813. lurzatietan, lerrokadurak aldatzeko. Xehetasun-azterketa hori José Ramón Ayerbek eta Irene Senarrek sustatu dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Urdiainen, 2024ko urriaren 26an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2415609