2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 228. lurzatian. Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2024ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Urdazubiko 2. poligonoko 228. lurzatian, Imanol Iribarren Jaurenak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Urdazubin, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Iragarkiaren kodea: L2415827