2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
39. poligonoko 104., 99. eta 108. lurzatien desafektazioa, 400 kV-eko lurpeko linea elektriko bat ezartzeko Labradas TAEtik La Serna TAEra. Jendaurreko informazioa
Tuterako Udalak, 2024ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea herri-lurren 681,07 metroren desafektazioa, zehazki, 39. poligonoko 104., 99. eta 108. lurzatien zati batena, ondoren lurpeko karga eratzeko Buganvilla Solar PV SLren alde, 400 kV-eko lurpeko linea elektriko bat ezartzeko Labradas TAEtik La Serna TAEra.
POLIGONOA | LURZATIA | ZANGAK | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) |
LUZERA, ARDATZEAN (m) | AZALERA (m²) |
39 | 104 | 28,25 | 46,89 | 146,05 |
39 | 99 | 156,60 | 259,96 | 809,63 |
39 | 108 | 225,43 | 374,22 | 1.165,50 |
| 681,07 | |
Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Orobat, herri-lurren desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria onetsi zen, ondoren lurpeko karga eratzeko Buganvilla Solar PV SLren alde, 400 kV-eko lurpeko linea elektriko bat ezartzeko Labradas TAEtik La Serna TAEra.
Desafektazioaren espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).
Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.
Tuteran, 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2416013