231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Desafektatzea 39. poligonoko 104. lurzatia, transformazio azpiestazio elektriko kolektorea ezartzeko ("SET Labradas 400/200 KV")

Tuterako Udalak, 2024ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen desafektatzea 37.144,38 m², 39. poligonoko 104. lurzatiari dagozkionak, haien erabilera lagatzeko Buganvilla Solar PV SLri, transformazio azpiestazio elektriko kolektorea ezartzeko ("SET Labradas 400/200 KV").

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, erabaki zen onestea baldintza-agiri bat, arautzen duena Buganvilla Solar PV Slri herri-lurren erabilera lagatzeko prozedura, transformazio azpiestazio elektriko kolektorea ezartzeko ("SET Labradas 400/200 KV").

Desafektazioaren espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea).

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2416008