231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, 2024an garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren aurrekontuko kontsignatzearen banaketarena

Tuterako Udalak, 2024ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen; hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Aldatzea aurrekontu kontsignazioaren banaketa GGKEei garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoan. Hortaz, gauzatu ez den garapenerako lankidetza proiektuetara erreserbaturiko zenbatekoa bideratuko da larrialdietarako proiektuetara.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen bide hauetakoren bat erabil daitekeela behin betiko onespen honen kontra:

a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2024ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2415688