231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

24-01712 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen aurka: Alkatetzaren Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita 1. hertsapen-isuna, hautsitako hirigintza-ordena leheneratzeko neurriak ez betetzeagatik

Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek, 2024ko urriaren 29an, jarraian hitzez hitz jasotzen den ebazpena eman zuen:

"Ebazpena, Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkateak 2024ko urriaren 29an emana, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta entitateak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 24-01712 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori ezarri da Alkatetzak 2024ko abuztuaren 6an emandako 126 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez jartzen baita 1. hertsapen-isuna, legezkotasuna leheneratzeko neurriak ez betetzeagatik.

Ikusi da urriaren 9an Udal honen erregistroan sartu zela auzitegi horretako lehendakariaren 2024ko urriaren 3ko probidentzia, adierazten duena auzitegiak jaso egin duela Francisco Javier Zamora Jimenezek Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Francisco Javier Zamora Jiménezi eta Rocío Bueno Labordari 1. hertsapen-isuna jarri zitzaien, hautsitako hirigintza-ordena leheneratzeko neurriak ez betetzeagatik. Hortaz, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1k) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean."

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko urriaren 29an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2415676