231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

1. poligonoko 385. lurzatiaren okupazioa, energia elektrikoaren eroanbide bat paratzeko. Hasierako onespena

Kontzejukideen Batzarrak, 2024ko uztailaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tebasko herri-lur bat (1. poligonoko 3865. lurzatia) okupatzeko espedientea, handik igaro behar baitu eroanbide elektriko batek, Cal Industrial SA (Calinsa) enpresaren instalazioa hornitzeko. Espedientea jendaurrean jarriko da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebasko Kontzejuaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratu ondoren, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat. Alegaziorik egiten ez bada, aipatutako herri-lurrei buruzko espedientearen hasierako onespena behin betiko onespen bihurtuko da, eta Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dadin.

Tebasen, 2024ko uztailaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2415583