231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Udal Planeko ARS-4ko (U.I.XIX) S-2 sektoreko birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-OCT-24 (9/UV).

«Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2024ko irailaren 20ko txosten juridikoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea "Udal Planeko ARS-4ko (UI XIX) S-2 sektoreko birpartzelazio proiektuaren aldaketaren" deritzon agiria, Iruñeko Udalak sustatua. Haren xedea da M2-B, M3 eta M4 lurzatien jabeei jakinaraztea beharrezkoa dela urbanizatzea etorkizunean lurzatiok okupatuko dituzten eraikinetako sotoen sabaia, horrek bide emanen baitu banaketa areako behin betiko likidazio-kontua onesteko.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Orobat, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere paratuko da.

3.–Erabaki honen berri ematea esparruan sarturik dauden lurren jabeei».

Iruñean, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2415738