2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Deialdia, entitate soziokulturalei dirulaguntzak emateko 2025. ekitaldian. Laburpena
DDBN (Identif.): 792068.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/792068).
Lesakako Udalak onartu zituen Lesakako entitate soziokulturalen dirulaguntzen esleipenerako oinarriak.
Helburua da dirulaguntza ematea kultura, musika elkarte eta irabazi asmorik gabeko eragileek egiten duten lanaren alde, betiere, onartutako oinarrien arabera.
Proposamen honi norgehiagoka bidezko dirulaguntzen deialdiaren proiektua erantsi zaio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluaren arabera behar diren aipamen guztiak bilduz.
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 9.4.e) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dirulaguntza emateko ezinbestekoa da gastua organo eskudunak onartzea. Gastua deialdia egin aurretik egin beharko da, eta dagokion gastu-proposamena aldez aurretik fiskalizatu beharko da, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 9.4.d) artikuluak eskatzen duen bezala, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 244.2 artikulua.
Horrela udal aurrekontuan ondorengo partidak daude: 1 33400 48200000, dagokion gastua onartzeko.
Ondorioz, EBATZI DUT:
Lesakako entitate soziokulturalei dagozkion dirulaguntzak emateko deialdi publikoa egitea, 1 33400 48200000, aurrekontu-aplikazioen kontura, honako zehaztapen hauekin:
Helburuak:
–Lesakako entitate soziokulturalek antolatzen dituzten jarduerak laguntzeko eta bultzatzeko araubidea ezartzea.
–Herritarrak beren herrian parte hartzera bultzatzea, bizi- kalitatea hobetzea, eta heziketaren, artearen, kulturaren eta gizartearen arloko jardueren bidez jakintza eta kultura-garapena suspertuko dituzten ekintzak eta jarduerak sustatu eta laguntzea.
Baldintzak: deialdiaren oinarri orokorretan ezarritakoak eta, bereziki, administrazio-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dira.
Prozedura izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna: alkatea.
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko abenduaren 15era arte.
Ebazteko eta jakinarazteko epea: 2025eko martxoaren 31.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak: urteko plangintza eta aurrekontua; I. eta II. eranskinak.
Deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta web orrian argitaratzea.
Lesakan, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2415908