2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Aldaketa Udal Planean, Lizarragako 1. poligonoko 36. lurzatian. Hasierako onespena
Ergoienako Udalak, 2024ko urriaren hogeita bederatziko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea Ergoienako Udal Planean, Lizarragako 1. poligonoko 36. lurzatian.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ergoienan, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2415924