231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurretatik desafektatzea 4. poligonoko 1455. lurzatia eta 350 A lurzatiko parte bat, "La Cadena" alderdian, ondoren trukatzeko. Jendaurrean jartzea

Corellako Udalak, 2024ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik espediente bat instruitu dela, herri-lurretatik desafektatzeko 621 m²-ko azalera bat. Eremu horrek hartzen ditu 4. poligonoko 1455. lurzati osoa (66,64 m²) eta 4. poligonoko 350 A lurzatiko parte bat (553,34 m²), eta biak daude "La Cadena" alderdian. Helburua da desafektazioaren ondoren trukea egitea Enrique Pérez Azconaren lur batzuekin (3. poligonoko 790 eta 801 A lurzatiak, "Las Raboseras" alderdian; guztira, 7.459,68 m²), mugakide dituen udal-finkak utzita egoteak partikular horri sor dizkion kalteak erregularitzatzeko.

Kontuan hartuz Nekazaritzako Informazio Batzordeak 2024ko urriaren 8an emandako aldeko irizpena.

Kontuan hartuz espedientean honako agiri hauek sartuta daudela:

–Trukerako eskaera.

–Justifikazio memoria.

–Ondasunen arazketa fisikoa eta juridikoa.

–Txosten teknikoa.

–Txosten juridikoak.

–Baldintza-agiria.

–Kontu-hartzailetzaren txostena.

Aplikatuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140,3. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretuaren 144. artikulutik 145.1 artikulura bitartean xedatutakoa,

ERABAKI DA, botoen bi herenen gehiengoarekin :

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-lurretatik 621 m²-ko azalera bat desafektatzeko espedientea. Horietatik 553,34 m² hartuko dira 4. poligonoko 350 A lurzatitik, eta 66,64 m² poligono bereko 1455. lurzatitik (lurzati osoa); biak daude La Cadena alderdian. Desafektazioa eginen da espedientean ageri diren plano eta deskribapenen arabera, eta ondoren trukea eginen da Enrique Pérez Azconaren lur batzuekin (3. poligonoko 790 eta 801 A lurzatiak, "Las Raboseras" alderdian; guztira, 7.459,68 m²).

Bigarrena.–Desafektatuko diren lurzatien trukea arautuko duen baldintza-orria onestea, herri-lurren egoera erregularizatzeko Udalaren eta Pérez Azcona jaunaren artean.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian jarritako iragarkiaren bidez, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik egiten, herri-lurrak desafektatzeari buruzko erabakiaren hasierako onespena behin betiko bilakatuko da. Erabaki horren bidez herri-lurren egoera erregularizatu nahi da Udalaren eta Pérez Azcona jaunaren artean.

Corellan, 2024ko urriaren 24an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2415564