231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Cintruenigoko Udalak, 2024ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea proiektu bat Cintruenigoko Udalaren balorazio txostena 4. aldiz berrikusteko.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruenigon, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2415938