2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
5. poligonoko 1098. lurzatiaren desafektazioa, ondoren trukatzeko. Hasierako onespena
Inmaculada Azagra Ayala andreak eta José Antonio Azagra Ayala jaunak sustatutako espedientean, Cintruenigoko Udalak, 2024ko urriaren 29an egin bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Cintruenigoko 5. poligonoko 1098. herri-lurzatiaren desafektazioa, honako hauekin trukea egiteko:
–Inmaculada Azagra Ayala andreak eta José Antonio Azagra Ayala jaunak lurzati hori lantzeko dituzten eskubide historikoekin.
–Eta Cintruenigoko 7. poligonoko 253. eta 818. lurzati partikularrekin,
herri-lurzatiaren gainean partikularrek dituzten lantzeko eskubide historikoak berreskuratzeko, eta herri-lurretarako beste lur batzuk hartzeko, kargarik gabeak eta balio handiagokoak, eta izan daitezkeen epaiketei ihes egiteko, kostu handia baitute bai partikularrentzat bai toki entitatearentzat; betiere, baldintza-agiriekin bat.
Erabakia eta espedientea, zeinak interesdunen eskura baitaude udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.
Cintruenigon, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2415936