231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

4. poligonoko 1471. lurzatia desafektatzea, ondoren trukea egiteko. Hasierako onespena

Lamfadel Lamchaouakek sustatutako espedientean, Cintruenigoko Udalak, 2024ko urriaren 29an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eskatutako gehiengoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), baita Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduk eskatutako gehiengoarekin ere (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez), erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Cintruenigoko 4. poligonoko 1471. herri-lurzatiaren desafektazioa, honako hauekin trukea egiteko:

–Lamfadel Lamchaouakek lurzati hori lantzeko dituen eskubide historikoekin.

–Cintruenigoko 1. poligonoko 1675. lurzati partikularrarekin,

hori guztia, herri-lurzatiaren gainean partikularrak dituen lantzeko eskubide historikoak berreskuratzeko, eta herri-lurretarako beste lur batzuk hartzeko, kargarik gabeak eta balio handiagokoak, eta izan daitezkeen epaiketei ihes egiteko, kostu handia baitute bai partikularrentzat bai toki entitatearentzat; betiere, baldintza-agiriekin bat.

Erabakia eta espedientea, zeinak interesdunen eskura baitaude udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruenigon, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2415934