2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, Moncayo kalea berriz urbanizatzeko obrak finantzatzeko. Jendaurrean jartzea
Cascanteko Udalak, 2024ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, Moncayo kalea berriz urbanizatzeko obrak finantzatzeko.
Erabakia eta espedientea jendaurrean jarriko dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ukitutako jabe edo titularrek eratzen ahalko dute zergadunen administrazio elkartea, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluei.
Zehaztea ezen, erreklamaziorik aurkezten ez bada, kontribuzio bereziak ezarri eta zehazki ordenatzeko erabakiak behin-behinekoak izatetik behin betikoak izatera igaroko direla, berriz ere erabakia hartu beharrik izan gabe, eta orduan argitaratuko direla bai erabakia bai behin betiko testua, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoan ezarri bezala, eta zergadunei jakinaraziko zaizkiela egokitu zaizkien bana-banako kuotak, interesduna ezaguna bada; bestela, ediktu bidez.
Cascanten, 2024ko urriaren 26an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2416032