2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol federatu amateurrerako 2023-2024 kirol denboraldian. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 794021.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/794021).
Burlatako Udalak, Kirol Arloaren bidez, aparteko dirulaguntza batzuk emanen dizkie kirol-elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko eta legez eratutako erakundeei, baldin 2023-2024 denboraldian lehiaketa jarduerak egin badituzte kirol federatuko eremuan. Laguntza horiek norgehiagokako araubidean emanen dira.
Deialdi honetan araututa ez dagoen orotan, honako hauek aplikatuko dira: Burlatako Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra, 2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 9an; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
Deialdiaren testu osoa herritarren eskura dago www.burlada.es helbidean eta udalaren bulegoetan.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, laguntza hauen urteko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bidez) eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2415713