2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laguntzen aparteko deialdia, 2023/2024 denboraldiko kirol jarduera eta jarduera fisikoetarako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 794011.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/794011).
Burlatako Udalak, Kirol Arloaren bidez, dirulaguntza batzuk emanen dizkie, norgehiagokako araubidean, irabazi-asmorik gabeko eta legez eratutako erakundeei, baldin eta 2023/2024 denboraldian kirol-prestakuntzako ikastaroak egin badituzte edo Espainiako txapelketetan parte hartu badute; hori guztia, Burlatako Udalaren Kirol Eskolen esparruan.
Deialdi honetan araututa ez dagoen orotan, honako hauek aplikatuko dira: Burlatako Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra, 2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 9an; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
Deialdiaren testu osoa herritarren eskura dago https://www.burlada.es/eu/ helbidean eta udalaren bulegoetan.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, laguntza hauen urteko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bidez) eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2415711