2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
APD-R2 unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 24an egindako ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen APD-R2 unitatea birpartzelatzeko proiektua, Burlatako APD-R2 unitatearen borondatezko birpartzelazio batzordeak sustatuta.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 152 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Burlatan, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2415591