231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aldaketa Igoako UA2 unitatea urbanizatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2024ko irailaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Igoako UA2 unitatea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak xedatzen duenarekin, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horiek horrela, 2024ko urriaren 30eko osoko bilkuran, aipatu urbanizazio proiektua behin betiko onetsi zen.

Basaburuan, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2415932