2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 1132. lurzatian. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 25ean hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi da Altsasuko 5. poligonoko 1132. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Laura Aguirre Urteagak sustatu du eta Víctor Larripa Artieda, Javier Martínez Labeaga eta Daniel Ruiz de Gordejuela Tellechea arkitektoek idatzi dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Altsasun, 2024ko urriaren 25ean.–Altsasuko alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2415663