231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langileen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Mankomunitateko buruaren azaroaren 8ko 26/2024 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen zerrenda, bat etorriz xedatutakoarekin deialdi honen 4.1 oinarrian: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langileen bi lanpostu, %50eko lanaldian aritzeko Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko etxeko laguntzako programan. Deialdi hori onetsi zen Mankomunitateko buruaren abuztuaren 16ko 18/2024 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

1 AYARRA ARDANAZ, M.ª ARANTZAZU

2 BARRICART LUQUIN, M.ª PAZ

3 BENAGES MENDIOROZ, JORGE IGNACIO

4 ELIZALDE ADOT, LAURA

5 HUALDE SAMPER, IDOYA

6 LEIVA HUALDE, ALICIA

7 MANCHO LAYANA, M.ª PATROCINIO

8 URRIZOLA HUALDE, AITZIBER

Baztertuak: inor ez.

Izangai baztertuek hiru egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Ezkarozen, 2024ko azaroaren 8an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.

Iragarkiaren kodea: L2416314