231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

24/01703 gora jotzeko errekurtsoa, Sakanako Mankomunitatean arkitekto teknikoaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren aurka. Deialdi hori egonkortzeko prozesuaren barnean dago

Iragarki honen bidez jakitera ematen da Marta Murillo Loidik 24/01703 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Mankomunitateko buruaren 2024ko abuztuaren 22ko 379 Ebazpenaren aurka.

Errekurtsoan auzitegiari eskatzen dio indarrik gabe utz dezala 379/2024 Ebazpena, haren ustez zuzenbidearen kontrakoa baita, eta, orobat, eskatzen du deialdiko kalifikazio-epaimahairen 2024ko maiatzaren 13ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa baiestea. Hain zuzen, errekurtso horretan eskatzen zuen alda dadila deialdi honetako behin betiko emaitzen puntuazioa: deialdia, Sakanako Mankomunitateko arkitekto teknikoaren lanpostu bat (11. plaza) egonkortzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari jarraikiz, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira.

Lakuntzan, 2024ko azaroaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2416073