2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, 2024rako lan publikoaren eskaintzan
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak 2024ko otsailaren 7an emandako 13/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Mankomunitatearen 2024ko lan publikoaren eskaintza, gidari lanpostu bat betetzea barne.
Ikusirik 2024ko plantilla organikoan egindako aldaketaren behin betiko onespena (2024ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 3koa), Mankomunitateko buruaren 2024ko ekainaren 5eko 49/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen gidari lanpostua (1 zenbakia) kentzea 2024rako lan publikoaren eskaintzatik eta gidari-peoiaren lanpostua (1 zenbakia) sartzea.
Iruñeko Lan Arloko 4. Epaitegiak, 2024ko irailaren 16an, 255/2024 epaia eman zuen 1182/2022 prozedura arruntari dagokionez. Prozedura Luis Angel Arrastio Azcona langileak abiatu zuen. Aipatutako epaian deklaratzen da langile horrek lan-harreman finkoa duela Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearekin. Beraz, Mankomunitatea kondenatzen da demandatzailea aitortzera gidari-peoi finko gisa, erabaki horrek berezkoak dituen legezko ondorioetarako.
Epai hori ez da errekurritu, eta, beraz, irmo bihurtu zen.
Horrenbestez, Mankomunitateko buruak 2024ko urriaren 23an emandako 66/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:
1.–Gidari-peoiaren lanpostua (1 zenbakia) kentzea 2024rako lan publikoaren eskaintzatik eta Luis Angel Arrastio Azcona atxikitzea lanpostu horri.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3.–Mankomunitateko batzarrari jakinaraztea, egiten duen hurrengo bilkuran.
Azkoienen, 2024ko urriaren 24an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2415772