2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Euskara teknikaria izendatzea
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak irailaren 26an sinatutako 2024/6 Lehendakari Ebazpen bidez, euskara teknikari lanpostua beteko duen langilea izendatu zen, Felix Altzelai Iriarte, lan-kontratudun finkoen araubidean, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia da eta. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan (abenduaren 28ko 20/2021 Legeak arautzen du prozesu hori).
Izendatzeko ebazpena eman eta hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Leitzan, 2024ko irailaren 27an.–Lehendakaria, Aintzane Arraiza Begiristain.
Iragarkiaren kodea: L2416299