231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Herriko liburutegiko arduradunaren izendapen osagarria

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 1789. Ebazpena eman zuen 2024ko azaroaren 6an. Hona hemen:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 25ean, erabaki zuen deialdi bat onestea. Deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko, eta argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hautapen-prozesua bukaturik, puntuazio handiena lortu zuen izangaia, Raquel Navarro Cuesta, izendatu zuten funtzionario, ari zedin liburutegiko arduradunaren lanpostuan. Iragarki hau sinatzen duen zinegotzi ordezkariaren 2024ko irailaren 25eko 1518. Ebazpenaren bidez izendatu zen (2024ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 4koa).

Izendatutako izangaiari borondatezko eszedentzia onartu zioten, zerbitzuak beste administrazio publiko batean ematen aritzeagatik. Ondorioak izan zituen lanpostuaz jabetu zenetik, 2024ko irailaren 30etik.

Deialdi horren 9. oinarriarekin bat, probak gaindituta zerrendan haren ondo-ondotik dauden izangaiei eskatu zaie aurkez ditzatela behar diren agiriak, izendatu aurretik aurkeztu beharrekoak.

Lehentasun-hurrenkeran bigarren dagoen izangaiak ez dituenez aurkeztu behar diren agiriak horretarako ezarritako epean, igorri da izendapen proposamen osagarri bat, jarraikiz deialdiaren 10.3 eta 10.4 oinarriei, lehentasun-hurrenkeran hirugarrena den izangaiaren alde, hots, Blanca Esther Iriarte Arillaren alde.

Blanca Esther Iriarte Arillak aurkeztu dituenez deialdiaren 10.2 oinarriak eskatutako agiriak, funtzionario izendatu behar da, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzukoa, ari dadin liburutegiko arduradunaren lanpostuan.

Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Blanca Esther Iriarte Arilla izendatzea funtzionario, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzukoa, ari dadin liburutegiko arduradunaren lanpostuan.

2. Ezartzea 2024ko azaroaren 14an jabetu behar duela lanpostuaz. Deialdiaren 11.5 oinarriarekin bat, ez bada lanpostuaz jabetzen ezarritako egunean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako funtzionario izateko.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Langileriaren Alorrera, argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, eta jakinaraztea interesdunari, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2024ko azaroaren 6an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2416180